ESKOLA

Olaberria Gipuzkoako Goierri eskualdean kokatzen den herri txiki eta menditsu bat da. Beasain, Lazkao eta Idiazabal udalerriekin egiten du muga. Garai batean, Olaberriak “ ZEBA “ izena zuen, baina burdigintza garatzen hasi zenean “Ola berri “ bat egin zen eta hortik dator gaurko izena.
Herri-gunea itsas mailatik 323 metrora kokatzen da, eta horrek inguruko mendien paisaiak ikusteko aukera ederra ematen digu. Hala, Aralar, Aizkorri, Irimo, Izazpi, Usurbe, Murumendi eta abar ikusten dira. Horrek Olaberriari Goierriko Balkoia izendapena eman ohi dio. Herri-gunean bertan daude herriko eraikin garrantzitsuenak: San Joan Bataiatzailearen baseliza, udaletxea, frontoia, eta, nola ez, gure Eskola.
Olaberriko Herri Eskola, eskola publikoa da eta Eskola Txikien sarea osatzen duten 26 ikatetxeetako bat da. Bertan Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza (LH) osoa ikasteko aukera daukagu. Joan den urterarte 2. mailararte ikasteko aukera zegoen soilik baina aurten, lehenengo aldiz 3. maila daukagu. Egun, 40ikasle gaude eskolan hiru taldetan banatuta:bi eta hiru urtetakoak elkarrekin daude, 4 eta 5 urtetakoak baita ere, bi taldeak beheko solairuan, eta lehen hezkuntzakoak (LH1,2,3) goiko solairuan.